Urtea amaitzeko, Aizkorrira irteera antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 23a

Hainbat lagun, Lagun Onak mendi bazkunak Aizkorrira antolatutako txango baten artxiboko irudian.

Azpeititik autobusez Otzaurtera joan eta handik Aizkorriko tontorrera igotzeko aukera eskaintzen dute mendizaleek, eta guztientzako autobusa, itzulerarako. Abenduaren 28a izango da txangoan izena emateko azken eguna.

Urtero bezala, urteko azken egunean Aizkorriko tontorrera joateko ibilaldia antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak. Irteeran parte hartu nahi dutenek esteka honetan dagoen galdetegia bete beharko dute, eta hilaren 28a izango dute izena eman ahal izateko azken eguna. Ordainketa, baina, autobusean egin beharko dute: Lagun Onak MBko bazkideek 10 euro, eta bazkide ez direnek 15 euro.

Abenduaren 31an, asteazkena, 07:00etan irtengo dira mendizaleak autobusez anbulatorioaren aurretik. Zegamako Otzaurte auzoan (Gipuzkoa) hasiko dute zeharkaldia, eta handik Aizkorriko tontorrera joango dira zuzen. Tontorretik Urbiara jaitsiko dira, eta Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) amaituko dute txangoa; han izango dute zain itzulerako autobusa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide