Euria egingo badu, Azoka Plazan izango dira Olentzero eta Mari Domingi

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 23a

Olentzero eta Mari Domingi iaz Azpeitian. (Maialen Etxaniz)

Eguraldiak ez du zapuztuko haurren ilusioa bihar, eta Azpeitian izango dira Olentzero eta Mari Domingi. Euria egingo badu, Azoka Plazan artatuko dituzte herriko haurrak, eta ez plazan.

Eguraldiak ez du zapuztuko haurren ilusioa bihar, eta Azpeitian izango dira Olentzero eta Mari Domingi. Iragarpenek, ordea, euria markatzen dute, eta harrera egiteko txokoa Azoka Plazan muntatuko du udalak, eta ez plazan. 13:00etan iritsiko dira hara Olentzero eta Mari Domingi.

Aurretik, 12:30ean hasita, kalejira egitea dago aurreikusita, San Martin egoitza aurretik hasita. Unean bertan dagoen eguraldiaren arabera erabakiko dute antolatzaileek kalejira egingo den edo zuzenean Azoka Plazan elkartuko diren umeak Olentzerorekin eta Mari Domingirekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide