Hirurehun haur eta nerabe inguru ari dira parte hartzen Gabonetako ekintza berezietan

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 23a

Hainbat haur, atzo, Gabonetarako antolatutako ekintza bereziez gozatzen. (Azpeitiko Udala)

Hirurehun haur eta nerabe inguruk eman dute izena udaleko Gazteria Sailak antolatutako Gabonetako ekintzetan.

Arrakastaz egiten ari dira aste honetan udaleko Gazteria Sailak antolatutako Gabonetako ekintzak, hirurehun haur eta nerabe inguruk eman baitute izena horietan.

Atzo hasi eta ostiralera bitartean, hainbat ekintzaz gozatzeko aukera dute herriko haur eta nerabeek. Gaur, kasurako, ibilaldia egingo dute adin tarte guztietako taldeek: HH5etik LH2ra bitarteko haurrak Santurtziko (Tximiparkera) joango dira; LH3tik LH6ra bitartekoak Gueñesko Bizkaia Parkera, nerabeak, berriz, Donostiako (Gipuzkoa) Txuri Urdin izotz jauregira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide