Bihar zabalduko dute Azpeitiko parrokiako Jaiotza

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 24a

Jaiotza prestatzen aritzen den boluntario taldea.

Urtarrilaren 7ra arte egunero zabalduko dute, arratsaldeetan, 17:30etik 20:00etara. Igande goizetan ere irekiko dute, 11:00etatik 12:15era bitartean, 13:15etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Bihar, Gabon egunez, irekiko dute Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako jaiotza. Azken asteetan aritu da hainbat boluntario jaiotza prestatzen, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai.

Arratsaldeetan irekiko dute; hain zuzen ere, 17:30etik 20:00etara egongo da zabalik astelehenetatik larunbatetara. Igandeetan eta jaiegunetan ere irekiko dute, 11:00etatik 12:15era bitartean, 13:15etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide