Gabonetako ekintzen barruan, badira LH5, LH6, DBH1 eta DBH2 mailetako nerabeei zuzendutako bi saio berezi: dantza garaikideko hastapen saioa eta Kirolaz Blai eguna. Doakoak dira bata zein bestea, baina beharrezkoa da izena ematea. Ostirala, abenduak 26, izango da horretarako azken eguna, eta interesdunek esteka honetan eman dezakete izena.
Abenduaren 29an, astelehena, izango da dantza garaikideko hastapen saioa, 11:00etatik 13:00etara, Dinamoa sormen gunean. Aiala Etxegaraik gidatuko duen saioan, dantza garaikidea probatzeko eta estilo horretara gerturatzeko aukera izango dute nerabeek.
Kirolaz Blai, berriz, abenduaren 30ean, asteartea, izango da, 10:00etatik 13:00etara, kiroldegian. Jolas kooperatiboak, kirol jarduerak, txapelketa txikiak eta abar egingo dituzte egun horretan, Bizik JF elkarteko arduradunen laguntzarekin.