Gabon eguna da gaur, eta gaurko egunez tradizio bilakatu den moduan, hainbat urrestildar Gabon eskean atera dira. Inguruko etxeak nahiz baserriak bisitatu dituzte, eta kantuz eta musikaz alaitu dute eguna. Eguraldiak ez du lagundu, baina aterkiak eskuetan eta tapakiak soinean, ez dira kikildu herritarrak.
(Argazkiak: Utzitakoak)