Azpeitiko Musika Bandak Eguberrietako kontzertua eskainiko du bihar Sanagustinen

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 24a

Azpeitiko Musika Bandaren kontzertu bat Sanagustin kulturgunean.

Sanagustin kulturgunean izango da musika emanaldia, 12:30ean hasita. Urtero bezala, Gabon giroko piezak joko dituzte.

Urteroko ohiturari jarraituz, Azpeitiko Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertu berezia eskainiko du bihar, osteguna. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 12:30ean hasita. Unai Frantsesena arituko da zuzendari lanetan, eta Gabon giroko hainbat abesti joko dituzte musikariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide