Eganek historiako azken kontzertua emango du 2027an

Nerea Barriola 2025eko abenduaren 28a

Egan musika taldeko hastapenetako kideak. (Egan)

2027ko martxoaren 27an emango du zuzenekoa Xabier Saldias azpeitiarra buru inguruko plaza ugari zapaldu zituen taldeak. Barakaldoko BECen izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Urtarrilaren 3an jarriko dituzte sarrerak salgai, Entradium.com atarian.

Pantxoa eta Peiok Azken dantza emanaldia eskainiko dutela iragarri eta gutxira, Egan talde mitikoak jakinarazi du "historiako azken kontzertua" emango duela 2027. urtean: Txoria baino arinago dantzan izenburupean. 2027ko martxoaren 27an emango du zuzenekoa Xabier Saldias azpeitiarra buru inguruko plaza ugari zapaldu zituen taldeak, eta kontzertu horrekin, urteotan jasotako babesa eskertu eta zaleak behin betiko agurtu nahi ditu taldeak. Barakaldoko BECen izango da emanaldia, 20:00etan hasita. 

1970eko hamarkadan sortu zen Egan musika taldea, eta 80ko eta 90eko hamarkadetan sekulako arrakasta izan zuen berbena talde gisa. 1994an taldea banatu egin zen, eta ordutik musikari bakoitzak bere bidea egin du. Dena den, oraingo honetan, hastapenetako taldekideak elkartuko dira eta guztiek elkarrekin joko dituzte berbenaz berbena urteetan eskaini zituzten kanturik arrakastatsuenak. 

Urtarrilaren 3an jarriko dituzte sarrerak salgai, Entradium.com atarian. Zetakek datozen egunetan kaleratuko du kontzertuaren aurrerapen bideoa, xehetasun gehiago iragarriz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide