Ikusgai dago jada Azpeitiko parrokiako Jaiotza

Maddi Txintxurreta

Azpeitiko parrokian ikusgai jarri duten Jaiotza. (M. Txintxurreta)

Gaur, osteguna, zabaldu dute parrokiako Jaiotza. Urtarrilaren 7ra arte egunero zabalduko dute, arratsaldeetan, 17:30etik 20:00etara. Igande goizetan ere irekiko dute, 11:00etatik 12:15era bitartean, 13:15etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gaur, Gabon egunez, ireki dute Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokiako jaiotza. Azken asteetan hainbat boluntario aritu da jaiotza prestatzen, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai. Parrokiko Jaiotzak bere-bereak diren pertsonaiak ditu: Periko Motxala eta zerrategiko Kontxexi.

Arratsaldeetan irekiko dute; hain zuzen ere, 17:30etik 20:00etara egongo da zabalik astelehenetatik larunbatetara. Igandeetan eta jaiegunetan ere irekiko dute, 11:00etatik 12:15era bitartean, 13:15etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide