Bihar arratsaldean izango da Hoi Den/k Zirkue ikuskizunaren aurtengo emanaldia. Gaztetxean eskainiko dute ikuskizuna Iagomagok, Imanol malabaristak, Potx pailazoak eta Jone Muñecas akrobatak, 18:00etan hasita.
Sarrerak emanaldiaren aurretik erosi ahal izango dira, eta Gaztetxeko ateak 17:45ean zabalduko dituzte. Urtero bezala, krispetak banatuko dituzte emanaldiaz gozatzeko.