Azpeitiko Musika Bandak Gabonetako doinuekin alaitu du Sanagustin beste urte batez

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 25a

Urteroko ohiturari jarraituz, Azpeitiko Udal Musika Bandak Gabon giroko piezak jo ditu gaur Sanagustinen, Eguberrietako kontzertu berezian.

Urtero bezala, Azpeitiko Udal Musika Bandak Eguberrietako kontzertu berezia eskaini du gaur, 12:30ean hasita, Sanagustinen. Jende ugari bertaratu da kulturgunera Unai Frantsesenak zuzendutako musika emanaldia entzutera.

Gabon giroko piezak jo dituzte bandako musikariek; zehazki, honakoak: Gabonak deika (Mold: Wim Stalman), Birjina maite (Mold: J. M. Altuna), O, gau santua (Mold: Calvin Custer), Gaur da nere kristauak (Mold: J. M. Altuna), Gabon haizeak (Mold: Michael Brown), Hator, hator (Mold: J. M. Altuna), Ole Olentzero (Mold: Jose Ramon Vega), Mari Domingi (Mold: Jose Ramon Vega), Ibilaldia elur leran (Leroy Anderson) eta Oparirik politena (Jose Ramon Vega).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide