Emakumeentzako hirugarren irteera antolatu dute Domusa Teknik 40 MLK-koek urtarrilaren 10erako

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 30a

Emakumeei zuzendutako entrenamendu saio bat. (Alberto Beloki)

Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren antolatzaileek emakumeei zuzendutako hirugarren entrenamendu saioa antolatu dute urtarrilaren 10erako. Ainara Urrutia korrilakariak gidatuko du entrenamendua.

Emakumeei zuzendutako hirugarren entrenamendu saioa antolatu dute V. Domusa Teknik 40 MLK lasterketaren antolatzaileek urtarrilaren 10erako. 08:30ean elkartuko dira entrenamendu saioan parte hartuko dutenak, Azpeitiko igerilekuaren aurrean. Hamasei kilometro eta 900 metroko desnibela dituen ibilbidea egingo dute Izarraitzetik barrena. Entrenamendu saioa Ainara Urrutia Aretxabaletako korrikalari profesionalak gidatuko du.

Irteeran parte hartzeko urtarrilaren 8a baino lehen izena eman beharko da honako formularioa beteta. Igerilekuan dutxa hartzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek, eta hamaiketakoa egingo dute entrenamenduaren ostean.

Hilaren 10eko irteeran parte hartzen duten kirolariek artean, Mendizabal erretegian bi lagunentzako otordua eta Joma etxearen bi haizetarako zozkatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide