Gozatu ederra hartu dute haurrek Hoi Den/k Zirkue ikuskizunarekin

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 28a

Potx pailazoa, Imanol malabarista eta Jone Muñecas, besteak beste, Hoi Den/k Zirkue ikuskizunean. (Azpeitiko Gaztetxea)

Gaztetxean eskaini zuten emanaldia Iagomagok, Potx pailazoak, Imanol malabaristak eta Jone Muñecasek. Hainbat haur eta familia izan ziren Gaztetxean krispetak jan bitartean ikuskizunaz gozatzen.

Ostiral arratsaldean Hoi Den/k Zirkue ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten hainbat haur eta familiek. Gaztetxean eskaini zuten ikuskizuna Iagomagok, Imanol malabaristak, Potx pailazoak eta Jone Muñecas akrobatak, 18:00etan hasita. Urtero bezala, krispetak banatuko zituzten emanaldiaz gozatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide