Erasotzaileen inpunitatearen aurkako mobilizazioa deitu du Itaiak asteazkenerako

Maddi Txintxurreta

Hainbat lagun, indarkeria matxistaren kontra Itaiak deitutako mobilizazio batean. (Itaia)

Erasotzaileen inpunitateari ez! lelopean, "kale bira" antolatu du Itaiak asteazkenerako. 18:30ean hasiko da mobilizazioa, plazatik.

Itaiak jakinarazi duenez, 2025ean gutxienez 40 eraso matxista salatu dituzte Azpeitian, eta "balantze gordin" horri erantzuteko "kale bira" deitu du etzirako, asteazkena, Erasotzaileen inpunitateari ez! lelopean. 18:30ean abiatuko da mobilizazioa, plazatik.

Pasa den asteko asteazkenekoa izan zen azken eraso matxista. 22:52ak aldera, gizonezko batek, buru-berokia jantzita zuela, lurrera bota zuen GI-631 errepidearen ondoan oinez zihoan 49 urteko emakume bat, Azkoitia eta Azpeitia artean. Sexu askatasunaren aurkako delitua egotzita, epaileak espetxera bidali zuen gizona.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide