Urtezahar gauean suziririk ez botatzeko eskatu du udalak

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 30a

Pertsona bat petardoa eskuetan duela. (Pixabay)

Suzirien eraginez zenbait herritan "ezbehar larriak" gertatu direla gogoratu du udalak, eta hori hala izanda, Urtezahar gauean material piroteknikoak ez erabiltzeko eskatu die herritarrei.

Urte berria iragartzeko gauerdiko kanpai hotsak entzun bezain pronto, suziriak botatzeko ohitura du zenbaitek, baina halakorik ez egiteko eskatu die Azpeitiko Udalak herritarrei. "Zenbait herritan ezbeharrak larriak gertatu izan dira suzirien eraginez", azaldu du erakundeak. 

Udalak herritarrei gogorarazi die herriko zenbait etxek egurrezko egitura dutela, eta suzko jaurtigai horiek sute arriskuak sor ditzaketela, baita bestelako zenbait kalte eragin ere. Era berean, erakundeak nabarmendu du suzirien zarata "oso desatsegina" izaten dela zaratarekiko hipersentikortasuna duten herritarrentzat eta animalientzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide