Aizkolarien eta harri jasotzaileen lanak uztartzen dituen Kirol Herri txapelketa azken txanpan sartu da, eta bihar, asteazkena, banakako finalak jokatuko dituzte. Urte amaieran Asteasun (Gipuzkoa) egin ohi den herri kirol jaialdiaren barruan izango dira lehiak, 17:00etan hasita, Usarrabi pilotalekuan.
Txapelketaren finalean da Mikel Larrañaga aizkolari azpeitiarra. Hark arerio izango ditu bihar Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Xabier Zaldua eta Hodei Ezpeleta Bihurri. Aizkolariek 60 ontzako lau enbor eta 54 ontzako sei enbor ebaki beharko dituzte.
Banakako finalez gain, Xabier Aranburu Guzta Azpeitiko bizilaguna marka saiakera egiten ahaleginduko da; 200 kiloko kubikoarekin jarri dio bere buruari erronka.