Haurrentzako jolastoki itxura hartuko du bihar, ostirala, eta etzi, zapatua, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuak. Puzgarriek eta jolaserako beste hainbat materialek hartuko dute frontoia bi egun horietan. 10 urte bitarteko haurrek gozatu ahal izango dute udalak han jarriko dituen jolaserako eremuetan.
Bai bihar, bai etzi, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute Gabonetako jolas parkea. Bihar, ordea, aniztasun funtzionala duten umeentzako ordutegi berezia zehaztu du udalak, 15:00etatik 16:00etarakoa, hain justu; frontiseko sarreratik izango dute haiek sarbidea. Jolas parkera sartzeko sarrera orokorrak 3 euro balio du.