Iosu Alberdik Aiako IX. Slalom proba irabazi du

Aritz Mutiozabal

Auto gidari azpeitiarra izan da Aiako Ubegun industrialdean atondutako zirkuitua osatzen azkarrena. Guztira, 26 autok eta gidarik parte hartu dute lehian.

Iosu Alberdi azpeitiarrak Aiako IX. Slalom proba irabazi du gaur, asteazkena. Goizean jokatu dute lehia, Bosteko eskuderiak antolatuta, Aiako Ubegun industrialdean. Entrenamenduko saioa eta sailkapeneko bi txandak jokatu ondoren, Alberdik irabazi du aurtengo proba; iaz, hirugarren egin zuen. Azpeitiarra izan da industrialdean atondu duten zirkuitua osatzen piloturik azkarrena, 01.19.200 denbora eginez.

Bigarren postua Lander Urkijok lortu du (01.24.00), eta hirugarrena, azken bi urteetan proba irabazi duen Asier Tejadok (01:24.26). Beste urte batez, autozaleek urtea amaitzeko hitzordu ederra izan dute, gidarien abileziez, motor soinuaz eta gurpil erre usainaz gozatzeko. Aurten, 26 autok eta gidarik parte hartu dute, iaz baino gutxiagok, baina ikuskizuna bermatuta egon da.

Hona hemen Aiako IX. Slalom probako sailkapenak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide