Azpeitiko Adi Arte eta Diseinu Ikastegiak zeramika lantzeko tailerrak antolatu du urtarrilaren 10erako, zapatua. Egun horretan, 10:00etatik 13:00etara bitartean egingo dute ikastaroa, eta amaieran, mokadutxoa egiteko aukera izango da.
Saioan parte hartu nahi duenak 35 euro ordaindu beharko du izen ematea. Ikastegiak jakinarazi du plazak mugatuak direla, eta izena emateko hiru bide zabaldu ditu: Jose Artetxe kaleko 3 zenbakian dagoen egoitzara joan eta izena aurrez aurre emanda, artetadiseinu@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 688 75 18 87 telefono zenbakira deituta.