Errege eguneko kontzertua eskainiko du bihar Udal Musika Bandak

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 5a

Udal Musika Bandaren Errege eguneko emanaldi bateko irudia. (Aitziber Arzallus)

Sanagustin kulturgunean eskainiko du Udal Musika Bandak Errege eguneko kontzertua. Hainbat abesti ezagun eskainiko dituzte haiek, herritarrei jai eguna goxatzeko asmoz.

Errege egunean ohitura duen gisan, urte berriko lehen kontzertua emango du bihar, asteartea, Azpeitiko Udal Musika Bandak; Sanagustin kulturgunean eskainiko dute emanaldia, 12:30ean hasita. Herriko musikarien eskutik, azpeitiarrek hainbat abesti ezagun bertatik bertara eta doan entzuteko aukera izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide