Iker Irribarria pilotari ohiak zabalduko du Añotako aurtengo txotx denboraldia

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 6a

Mikel Irribarria pilotari ohia. (Mikel Albisu/Goierriko Hitza)

Datorren larunbatean egingo dute aurtengo uzta berriaren aurkezpena Elosiaga auzoko Añota sagardotegian. Aurten, Iker Irribarria pilotari ohia arduratuko da txotx denboraldia zabaltzeaz. Txotx irekiera jaialdira joan ahal izateko aurrez erreserba egin beharko da.

Datozen egunetan, Euskal Herriko hainbat txokotan irekiko dute txotx denboraldia. Azpeitiko Elosiaga auzoko Añota sagardotegian, esaterako, datorren zapatuan, hilak 10, egingo dute aurtengo denboraldiaren irekiera ekitaldia. Iker Irribarria pilotari ohiaren eskutik zabalduko dute sagardotegi horretan uzta berria.

13:30ean hasiko dute ekitaldia han. Izer eta Alabier trikitilariak ariko dira ekitaldia girotzen, eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Sebastian Lizaso bertsotan. Hala nahi duten herritarrek haien bueltan izango dute sagardo berria dastatzeko aukera. Dena den, aurrez erreserba egin beharko dute txotx irekiera ekitaldira joan nahi dutenek, 943-81 20 92 telefono zenbakira deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide