Gaur gauean ez da zinema emanaldirik izango Soreasu antzokian

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 5a

Soreasu antzokiko gune bat.

Antzokiko berogailua matxuratu delako utzi dute bertan behera Los tigres filmaren gaurko emanaldia.

Gaur, astelehena izanik, 21:00etarako zinema emanaldia zuen prestatuta Kulturaz kooperatibak, baina Soreasu antzokiko berogailua matxuratu dela eta, bertan behera utzi behar izan dute hitzordua. Ondorioz, gaur ez da izango Los tigres filmaren emanaldirik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide