Bi lagun zauritu dira eguerdian Eskuzta parean izan den trafiko istripuan

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 5a

Bi autok elkar jo dute Eskuztako gasolindegiaren parean, 12:15ean. Errepidea erabat itxita egon da, baina dagoeneko ibilgailuak erretiratuta eta gunea garbituta, zabaldu dute.

Gaur eguerdian trafiko istripua izan da Eskuzta parean. Ertzaintzak Gukari jakinarazi dionez, 12:15ean gertatu da ezbeharra, GI-631 errepidean, Azpeititik Zestoara bidean, Eskuztako gasolindegiaren parean. Bi autok elkar jo dute eta bi lagun zauritu dira. Ertzaintzaz gain, suhiltzaileak eta osasun langileak ere berehala bertaratu dira istripuaren tokira. Zauritutako biak autoetatik atera dituzte aurrena erietxera eramateko, eta errepidea erabat itxita izan du Ertzaintzak, ibilgailuak erretiratu eta gunea garbitu bitartean. Dagoeneko, ordea, zabaldu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide