Gabon garaiko oporraldi osteko lehen asteburuan bi film emango dituzte Soreasu antzokian: Inge Mendiorozen Lurdes Iriondo, ez gera alferrik pasako (Euskal Herria, 2025) eta Zootropolis (Espainia, 2025).
Igandean 16:30ean ikusi ahalko da Zootropolis. Honela dio Jared Bushek eta Byron Howardek haurrei zuzenduta sorturiko animaziozko filmaren sinopsiak: "Judy eta Nick Zootopiara iritsi, eta ugaztunen metropolia hankaz gora jartzen duen narrasti misteriotsu baten pista bihurrituaren atzetik dabiltza. Kasua konpontzeko, Judyk eta Nickek hiriko txoko ezezagunetara joan beharko dute; hala, beraien arteko lotura gero eta estuagoa bilakatuko da".
Igandean (19:30) zein astelehenean (21:00) emango dute, berriz, Lurdes Iriondo abeslari eta idazlearen bizitzaren eta ekarpenaren gainean Mendiorozek ondu duen dokumentala. Hona hemen, filmaren trailerra: