Bertanen Erregeetako zozketak baditu zenbaki saridunak

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 6a

Hiru erregeak atzo saritutako zenbakien kartelekin.

Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek 500 euroko hiru bonu zozkatu zituzten atzo, eta honako zenbaki hauek dira saritutakoak: 30.002, 36.701 eta 6.262.

Bertan merkatari elkarteak atzo egin zuen Erregeetako zozketa, eta jakinarazi ditu zein diren hiru erosketa bonuen zenbaki saridunak. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek 500 euroko hiru bonu zozkatu zituzten atzo, eta honako zenbaki hauek dira saritutakoak: 30.002, 36.701 eta 6.262.

Saritutako txartelen jabeek urtarrilaren 31rako jarri beharko dute harremanetan Azpeitiko Udalarekin edo Bertan merkatari elkartearekin saria jasotzeko. Hala egin ezean, ordezko zenbakien txanda izango da. Honako hauek dira zenbaki horiek: 30.066, 36.671 eta 6.345.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide