Sarek larunbatean Bilbon egingo duen manifestaziorako autobusa antolatu dute

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 6a

Sarek iaz Bilbon egin zuen manifestazioko irudia.

Bilbon izango da hitzordua, urteetako ohiturari jarraituz; 17:00etan hasiko da manifestazioa. Azpeititik Bilbora joateko eta handik herrira itzultzeko autobusa antolatu dute; Orkatz eta Niza tabernetan eman daiteke joan-etorrirako izena.

Sarek euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko manifestazio nazionala antolatu du larunbaterako. Bilbon izango da hitzordua, urteetako ohiturari jarraituz; La Casillatik hasiko da manifestazioa, 17:00etan, Ezin da gehiago luzatu. Konponbidea. Bakea. Elkarbizitza lelopean.

Azpeititik Bilbora joateko eta handik herrira itzultzeko autobusa antolatu dute. Hain zuzen ere, Orkatz eta Niza tabernetan eman daiteke joan-etorria autobusez egiteko izena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide