Elur hondartuta esnatu da Azpeitia Errege egunean. Iragarrita zegoen elur arriskua, eta egin, egin du, kaleraino.
Elurra mardul bota eta loditu da kalean, izan ere, goizaldean. Goizak aurrera egin ahala, ordea, euriak, txingorrak eta haizeak hartu dute lekukoa, elur arrastoak guztiz ezabatu gabe. Goizeko zuritasunaren hondarrak besterik ez ziren ageri kalean goiz erdirako, baina kaletik oso aparte joan gabe nabariagoa da oraindik ere elurraren arrastoa.
(Eguneraketa. 12:20)
15:00ak arte emanda zegoen elurragatik ezarri duten abisu horia goizeko lehen orduan, baina 18:00ak arte luzatu dute. Errepideei dagokienez, goizeko lehen orduetan kateak behar ziren Mandubian; uneotan, mendate horretan zein Azkaraten arretaz gidatzeko gomendioa indarrean dute trafikoaren arduradunek.