Oier Agirrezabalaga Realeko lehen taldearen prestatzaile fisikoa izango da aurrerantzean

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 6a

Oier Agirrezabalaga hitzaldi bat ematen. (Gipuzkoako Futbol Federazioa)

Azpeitiarrak hamazazpi denboraldi daramatza Zubietan lanean, harrobiko hainbat talde eta kategoriatan, eta horietatik hamar urte Realaren bigarren taldean egin ditu, Sansen.

Abenduaren 20an baieztatu zuten Pellegrino Matarazzok hartuko zuela Realeko lehen taldea entrenatzeko ardura, eta gaur, lehen taldearen staffaren berregitura iragarriz oharra kaleratu du klubak. Hain zuzen ere, David Casamichana prestatzaile fisikoak eta Felipe Sanchez talde laguntzaileak Realean zituzten ardurak utzi egingo dituztela adierazi du taldeak, eta Oier Agirrezabalagak hartuko duela Casamichanaren tokia. Azpeitiarrak hamazazpi urte daramatza Zubietan lanean, harrobiko hainbat talde eta kategoriatan, eta horietatik hamar urte Realaren bigarren taldean egin ditu, Sansen. Bihartik aurrera, baina, lehen taldearen prestatzaile fisikoa izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide