Herri libre bat izeneko egutegia argitaratu du Gure Eskuk, eta harekin batera Tripontzia zozketa antolatu du aurten ere. Aurten zozketan parte hartu ahal izango dute egutegia erosten duten herritarrek; horien artean 52.000 euro zozkatuko dituzte urtarrilaren 26an. o
Hain zuzen, zenbakiaren eta seriearen irabazleak 30.000 euroko saria jasoko du, baina beste sari batzuk ere banatuko dituzte: zenbaki bera duten zazpi serietako bakoitzari 2.000 euroko diru sari bana; eta bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzari milana euroko sari bana.
Egutegia eta zozketarako txartelak herriko hainbat lekutan eskura daitezke egunotan: Elikagunean, Urrestillako dendan, Bordatxo nahiz Laubide tabernetan, Intxausti harategian, Jym Clark tabernan, Orkatz kultur elkartean, Kili Kolor kopistegian nahiz Ikasberri ikastolan.