24. Korrikak birritan zeharkatuko du Azpeitia martxoaren 28an

Andoni Elduaien 2026ko urtarrilaren 8a

Azpeitiar hainbat 23. Korrikan. (Guka)

Martxoaren 28an, larunbatez, egingo ditu 24. Korrikak euskararen aldeko urratsak herrian. Duela bi urte ez bezala, arratsalde erdiko orduetan igaroko da AEKren egitasmoa herritik. Errezildik iritsiko da Korrika Azpeitira, Zestoara joko du gero, eta handik bueltan, Azpeitira hartuko du berriro bidea, Azkoitia aldera zuzentzeko.

Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika. AEK-k Euskara gara lelopean zabalduko du 11 egunez euskararen aldeko aldarria, eta gaur, osteguna, jakinarazi du euskaltegiak egitasmo horrek aurten egingo duen ibilbide zehatza zein izango den. Martxoaren 28an, larunbatez, iritsiko da Korrika Azpeitira.

Errezildik sartuko da Korrika Azpeitiko lurretara, 15:52 aldean. Aurten, gainera, bi aldiz igaroko da egitasmoa herritik. Lehen igaroaldian, Landeta auzoa, Garmendi auzunea, Foru pasealekua eta Urola kalea igaroko ditu Korrikak, eta handik GI-631 errepidera sartuko da, Lasaotik Zestoara jotzeko. Zestoako kaleak gurutzatu ondoren, Azpeitirako bidea hartuko du Korrikak. Lasaotik bueltan, Magdalena auzoa zeharkatuko dute aurrena, eta haren ostean, Erdikalea, herriko plaza, Bustinzuriko Errebala eta Loiolako Inazio hiribidea. Loiolan zehar, Azkoitia aldera joko du gero Korrikak 18:30 inguruan.

Honakoa da 24. Korrikak Urola Kostarako prestatu duen ibilbide zehatza:

Lehen igaroaldia
GI-2634 Azpeitira bidean 15:52
GI-2634 Azpeitira bidean 16:00
GI-2634 Azpeitira bidean 16:05
GI-2634 Azpeitira bidean 16:14
Landeta hiribidea 16:24
Garmendi auzunea 16:30
Foru pasealekua, 18 16:35
Urola kalea 16:38
GI-631 Lasaora bidean 16:43
GI-631 Lasaora bidean 16:51
GI-631 Lasaora bidean 16:56
GI-631 Lasaora bidean 17:00
 
Bigarren igaroaldia
GI-631 Azpeitira bidean 17:52
GI-631 Azpeitira bidean 17:56
GI-631 Azpeitira bidean 18:00
GI-631 Azpeitira bidean 18:10
Magdalena auzoa 18:13
Magdalena auzoa 18:15
Erdikalea, 22 18:17
Plaza Nagusia, 10 18:19
Bustinzuriko Errebala, 21 18:20
Loiolako Inazio Hiribidea 18:22
Loiolako Inazio Hiribidea 18:23
Loiolako Inazio Hiribidea 18:25
GI-2634 Azkoitira bidean 18:27
GI-2634 Azkoitira bidean 18:29
GI-2634 Azkoitira bidean 18:32

Hona hemen Korrikak eskualdean egingo duen ibilbidearen mapa: 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide