Udal ordezkariek urteko lehenengo udalbatzarra egingo dute bihar, asteartea, udaletxeko areto nagusian, eta besteren artean, udala azken denboran lantzen aritu den Klima eta Energia Plana izango dute hizpide. Plan hori onartu ala ez erabakitzeko botoa emango dute hautetsiek.
Honako hau da udalbatzarreko gai zerrenda:
1.- 2025eko abenduaren 2an eta abenduaren 18an egindako udalbatzaren aktak onartzea.
2.- Azpeitiko Udalaren Klima eta Energia Plana onartzea.
3.- Alkatetzak 2025eko abenduaren 19an emandako ebazpenaren berri ematea, 2025-KALD000005-00 kreditu gehigarrien espedientea onartuz.
4.- Alkatetzak 2025eko abenduaren 16an emandako ebazpenaren berri ematea, Alkatetzaren eginkizunak lehen alkateordeari eskuordetzeari dagokionez.
5.- Alkatetzak 2025eko azaroan emandako ebazpenen berri ematea.
6.- Galdera eta erreguak.