Urtarrilaren 31ko mobilizazioetarako prestatzen jarraitzen du GKSk

Mailo Oiarzabal 2026ko urtarrilaren 10a

Urola Erdiko GKSk deitutako batzarra, atzo, Gaztetxean. (Urola Erdiko GKS)

Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka Bilbon eta Iruñean deitu dituzten manifestazioen aurreko lanetarako eratutako komitearen bigarren batzarra egin zuten atzo Gaztetxean.

50 bat gazte elkartu ziren atzo arratsaldean Azpeitiko Gaztetxean, Urola Erdiko Gazte Koordinakunde Sozialistak (GKS) urtarrilaren 31ko mobilizazioen aurreko lanak egiteko deitutako komitearen bigarren batzarrean.

Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren kontra mobilizatuko dira GKSkoak aipatu egunean Bilbon eta Iruñean, eta manifestazio horietan aldarrikatuko dutenaz hausnartzeko zein lanketa praktikoak antolatzeko eta gauzatzeko elkartu ziren atzo gazteak Gaztetxean.

(Argazkiak: Urola Erdiko GKS)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide