Janari hondarrak eta soberakinak erabilita plater "berriak eta osasuntsuak" egin ahal izateko hainbat gako ikasita eta horietako zenbait praktikan jarrita itzuli dira etxera gaur goizean Azpeitiko Ekoetxean izan diren familiak.
Maitane Cabezas sukaldariak gidatutako Kozinatu janari soberakinak tailerrean, etxean gordetzen diren janari hondarrei zukua ateratzeko hainbat gomendio jaso dituzte familiek. Ekoetxean bertan zenbait plater prestatu dituzte Cabezasen eskutik, eta haurrek bestelako jarduerak ere egin ahal izan dituzte.
(Argazkiak: Azpeitiko Ekoetxea)