Astebete falta da sansebastianetarako, eta aurten ere Gukak jaien inguruko egunkari berezia egin du. Gaur hasi dira egunkaria banatzen, eta azpeitiar guztiek jasoko dute gehigarri berezia beraien postontzietan. 56 orri ditu San Sebastian festen inguruko egunkariak, eta bertan askotariko edukiak bildu ditu komunikazio taldeak: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak, festen egitaraua eta abar.