'Leo & Lou' filma ikusteko aukera izango da igandean Soreasun

Nerea Uranga 2026ko urtarrilaren 14a

'Leo & Lou' filmeko fotograma bat.

Zinema emanaldia igandean bakarrik izango da asteburuan. Film bakarra emango dute 16:30ean eta 19:30ean, Leo & Lou.

Datorren asteburuan igandean bakarrik izango da zinema emanaldia Soreasu antzokian. Gainera, Leo & Lou (Espainia, 2025) filma emango dute 16:30eko eta 19:30eko emanaldietan. 101 minutuko iraupena du filmak.

10 urte dituen Leok harrera zentro batetik ihes egingo du, eta bidean Lourekin topatuko da. Lou istiluetan murgiltzeko abildadea duen gizon marmarti bat da. Louk uste du mesede egingo diola Leori etxera eramanda, baina Leok iheskide bihurtuko du. Era horretan hasiko da bikote berezi horren bidaia: hitz egiten ez duen neska bat eta entzun nahi ez duen gizon bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide