Artiekin taldeak herriko artisauei zuzendutako bilera egingo du ostegunean, hilak 15, Azoka Plazako aretoan, 19:00etan hasita. Bertan, hizpide izango dituzte 2026ra begirako asmoak eta proposamenak, besteak beste, artisauen azokak, datak, hobekuntzak eta artisauen mahaia sortzeko asmoa.
Artiekineko kideek herriko artisauak animatu nahi dituzte hitzordura.