Korrale tabernaren aro berriko hamahirugarren urteurrena ospatzeko, Korrale Punk jaialdia antolatu dute ostiral iluntzerako. 21:30ean hasita, kontzertu bana emango dute Puntapaxa, Cold Noize, Baserriko Olaxkue Labien eta Aztakol taldeek. Haiek bukatutakoan eta taberna itxi bitartean, DJak arduratuko dira musika jartzeaz.