Nagore Aranburu, Goya sarietarako hautagai

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 14a

Nagore Aranburu, iazko Donostiako Zinemaldian. (Jorge Fuembuena)

Taldeko emakumezko aktore onenaren sarirako hautagaia da aktore azpeitiarra, Los domingos filmean egindako lanarengatik. Otsailaren 28an emango dituzte sariak, Bartzelonan egingo duten galan.

Espainiako Zinema Akademiak atzo eman zituen jakitera Goya sarietarako izendapenak. Otsailaren 28an egingo dute sariak banatzeko gala Bartzelonan, eta hautagaien artean Nagore Aranburu aktore azpeitiarra dago, Los domingos filmean egindako lanagatik; lan horregatik Feroz sarietarako hautagaia ere bada Aranburu.

Taldeko emakume aktore onenaren sarirako izendatu dute Aranburu. Azpeitiarrak lau proiektu aurkeztu zituen iazko Donostiako Zinemaldian, eta Los domingos filmean egindako lana nabarmendu dute Goya sarietako hautatzaileek. Alauda Ruiz de Azua bizkaitarrak zuzendutako lanak hamahiru izendapen jaso ditu guztira. Film horrek klausurako komentu batean sartu nahi duen nerabe baten istorioa kontatzen du, eta Aranburuk komentuko buruaren papera du lan horretan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide