Sansebastianak 2026

Haurren ondoren, helduen txanda

Nerea Uranga

San Sebastian bezperako prestaketak aurrera doaz Azpeitian. Helduen danborradako 33 taldeetako kideek ere atzo egin zuten lehen entsegua. Gaur eta bihar ere entseguak izango dituzte haur nahiz helduek. Zaharrenen hitzordua 21:00etan da Izarraitz pilotalekuan.

Helduen danborradako entseguetan gero eta beteago dago Izarraitz pilotalekua. Haurren taldeek bezala, helduen danborradako taldeek ere atzo egin zuten aurreneko entsegua. San Sebastian bezperako 33 taldeetako kideak bildu ziren sansebastianetako piezak entseatzeko, eta aurreneko saioa izateko jende ugari bildu zen frontoian.

Helduek nahiz haurrek gaur eta bihar ere entseguak izango dituzte. Haurrek 15:30etik 16:30era artean egingo dituzte saioak Izarraitz pilotalekuan, eta helduek 21:00etatik 22:00etara artean, toki berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide