Katxalinen loterian egokitutakoa kobratzeko aukera egongo da urtarrilaren 21ean eta 23an

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 14a

Katxalinekoen mahaia plazan, urriaren 16an. (Ihintza Elustondo)

Urtarrilaren 21ean eta 23an, 10:00etatik 13:00etara, Katxalineko kideak Baigera gaineko aretoan egongo dira herritarrei ordainketa egiten. 

Urriaren 16an, Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, Gabonetako loteria saltzen egon ziren plazan Katxalin bularreko eta ginekologia arloko minbiziak eragindako Gipuzkoako emakumeen elkarteko kideak. Botatakoa egokitu da Katxalinekoen zenbakian, eta finantza erakundeetan diru hori kobratzea ezinezkoa denez, urtarrilaren 21ean eta 23an, 10:00etatik 13:00etara, Katxalineko kideak Baigera gaineko aretoan egongo dira herritarrei ordainketa egiten. Hortik aurrera, herritarrek Donostiako bulegora joan beharko dute dagokiena kobratzera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide