Sansebastianak 2026

Hasi dira barrakak prestatzen

Julene Frantzesena

Tiobiboak muntatzen Perretxikoa eraikina izan zen tokian. (Julene Frantzesena)

Joxe Artetxe kalean, gaur egun aparkalekua den tokian, jarriko dituzte barrakak. Ostiraletik San Sebastian egunera arte egongo dira zabalik. Zazpi tiobibo eta bi kaseta jarriko dituzte.

Aurten lehen aldiz barrakak izango dira sansebastianetan. Perretxikoa eraikina kokatuta egon zen gunean, Joxe Artetxe kalean gaur egun aparkalekua den tokian, izango dira tiobiboak.

Gaur hasi dira horiek muntatzen, eta ostiralean zabalduko dituzte; San Sebastian egunera arte egongo dira irekita. Orotara, zazpi tiobibo eta bi kaseta jarriko dituzte gune horretan, eta barraketako txartelek 2,5 euro balioko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide