Sansebastianak 2026

Pozik, baina urduri

Intza Zelaia 2026ko urtarrilaren 17a

Intza Zelaiak 2026ko San Sebastian jaietako egunkari berezian idatzitako iritzi artikulua da honako hau.

Aurtengo haurren danborradan aterako naiz lehen aldiz Azpeitiko kaleetan barrena. Orain arte, aurreko urteetan, ikastolan bakarrik atera izan naiz, eta beraz, gogotsu nago eta oso pozik. Izan ere, Juan Antxieta musika eskolatik aterako naiz kantinera gisa. Zozketa egin zenean, kantinera izatea egokitu zitzaidan, eta oso pozik jarri nintzen. Hala ere, uste dut urduri jarriko naizela San Sebastian eguna iristean, eta batik bat, 12:30ak iristen direnean. Aurreko egunetan ere urduri egongo naiz ziurrenik... Baina ea urduritasun hori kontrola dezakedan eta eguna amaitzean gozatu izanaren sentipenarekin gelditzen naizen.

Danborradakoa esperientzia oso polita izango dela uste dut

Esperientzia oso polita izango dela uste dut, Azpeitiko kaleetan zehar jai giroan eta lagunartean ibiliko naizelako. Hori da danborradaz gehien gustatzen zaidana; lagunekin ondo pasatzea musikaren doinuan. Danbor hotsak bihotz taupadak azkartzen dituenenan sortzen den zirrara benetan hunkigarria da, zaila da hitzez azaltzea, bizi egin behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide