Larunbaterako hainbat ekintza antolatu ditu GKSk

Aitziber Arzallus 2026ko urtarrilaren 15a

Urtarrilaren 10ean hirugarren aldiz bildu zen Bilboko manifestazioari begira sortutako komitea, Gaztetxean. (GKS)

Goizean boxeo entrenamendua egingo dute, eta arratsalde-iluntze partean, bertso poteoa eta afaria. Urtarrilaren 31n Bilbon egingo duten manifestazioari begira egiten ari diren lanketaren barruan antolatu dute egitaraua. 

Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka urtarrilaren 31n Bilbon egingo duten manifestaziora begira, herrietan lanketa egiten ari da Gazte Koordinadora Sozialista. Horren harira, larunbaterako egun guztiko egitaraua prestatu dute Azpeitian.

11:00etan hasiko dira Gaztetxean egingo duten boxeo entrenamenduarekin. Arratsaldean, 19:00etan plazatik hasita, bertso poteoa egingo dute Joanes Azpillaga eta Suhar Gesalaga bertsolariekin. Jarraian, 21:00etan hasita, afaria egingo dute Gaztetxean. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide