100 urte bete ditu Josefa Lazkanok

Nerea Uranga

Josefa Lazkano bere hiru semeekin eta Leire Goenaga zinegotziarekin. (Utzitakoa)

100 urte bete dituen egunean, Josefa Lazkanok Leire Goenaga zinegotziaren bisita jaso du, eta hark Azpeitiko Udalaren izenean oroigarria eta lore sorta oparitu dizkio. Udaleko ordezkaria hiru semeekin batera hartu du etxean Lazkanok.

Ez da eguneroko kontua herritar batek 100 urte betetzea. Bada Josefa Lazkanok gaur bete ditu, eta Azpeitiko Udalaren izenean, Leire Goenaga zinegotziaren bisita jaso du etxean. Bere hiru semeek lagunduta hartu du etxean Goenaga, eta honek Arantzazuko santutegia zizelkatuta duen oroigarria eta lore sorta eman dizkio opari Lazkanori.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide