Sansebastianak 2026

Kaleak, saltokiak eta txokoak, festarako dotoretuta

Nerea Uranga eta Aitziber Arzallus

Sansebastianak gertu direla iragarriz, banderolak balkoietatik zintzilik jarri, herriko saltokietako erakusleihoak nahiz hainbat txoko apaindu dituzte herritarrek. Lizarraldeneko etxe ataria dotore jarri dute aurten ere.

Ordu bakan batzuk baino ez dira falta Azpeitia San Sebastian jaietan murgiltzeko, eta dagoeneko festa badatorrela antzematen da Azpeitiko kaleetan. Horren erakusle dira herriko etxeetako balkoiak eta saltokietako erakusleihoak. Asko dira sansebastianetako banderolak balkoietan zintzilik jarri dituzten herritarrak, eta dendariek ere apaindu dituzte saltokietako erakusleihoak. Artzubiko Lizarraldenekoa etxearen ataria ere apaindu dute aurten, eta danborrada irudikatu dute bertan, zuzendari eta guzti, koloretsu eta ikusgarri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide