Aiora Urbietak gidatuta, arropak, gorputza, ontziak nahiz lurzorua garbitzeko xaboi ekologikoa egiten ikasteko aukera izan dute gaur goizean Ekoetxean egindako tailerrean parte hartu duten hogei lagun inguruk. Tailerreko parte hartzaileak haurrak eta helduak izan dira.
Bi ordu inguru iraun duen saioan, olio birziklatua erabilita xaboi solidoak nahiz likidoak nola egin irakatsi die Urbietak saioak parte hartu dutenei.