Apaxi ipuin kontalariak saioa eskainiko du datorren asteazkenean, hilaren 28an, Udal Liburutegian. Haur Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzendutako saioa 17:30ean hasiko da, eta hara joan nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute.
Liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta, 688 81 55 06 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita edo honako formulario hau beteta eman daiteke kontaketarako izena.