Azpeitiko Korrika batzordeak lehen bilera egingo du hilaren 29an

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 22a

Hainbat herritar duela bi urteko Korrikan.

24. Korrika eta haren bueltako ekintzak antolatzeko bilera datorren ostegunean egingo dute, 19:30ean, Dinamoa sormen gunean. Azpeititik martxoaren 28an, larunbatez, pasatuko da euskararen aldeko egitasmoa. 

Azpeitiko Korrika batzordeak datorren ostegunean egingo du lehen bilera. Martxoaren 19an Atharratzen (Zuberoa) hasi eta hil horren 29an Bilbon bukatuko da 24. Korrika, eta Azpeititik martxoaren 28an, larunbatez, pasatuko da euskararen aldeko egitasmoa. 

Hain zuzen ere, Korrika herritik igaroko den eguna nahiz egitasmoaren bueltako ekintzak antolatzeko sortuko dute batzordea, eta lehen bilkura hurrengo ostegunean izango da, 19:30ean hasita, Dinamoa sormen gunean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide