Ekain pailazoak 'Hautsak harrotzen' ikuskizuna taularatuko du igandean

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 23a

Ekain Ibarguren pailazoa. (Utzitakoa)

Soreasu antzokian izango da emanaldia, 17:00etan, eta sarrerak salgai daude Kulturazen webgunean.

Ekain pailazoak Hautsak harrotzen ikuskizuna taularatuko du igandean etxean. Azpeitiarrak lan berria lehen aldiz eskainiko du herrian, Soreasu antzokian, hain zuzen ere. 17:00etan hasiko da emanaldia, eta hara joan nahi dutenek Kulturazen webgunean eskura ditzakete sarrerak, zazpi euroren trukean.

Gukak elkarrizketa egin zion joan zen abenduan Ibargureni, Hautsak harrotzen ikuskizunaren harira. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide