2025-2026 ikasturteko matrikula aldi berria ireki dute HHI-EPA Urola Kosta eskoletan. Helduen eskolak Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian ematen dituzte, baina nahi duten herritar guztientzako eskaintza publikoa da. Egun hauetan eskoletako ateak zabalduko dituzte ikasturteko eskaintzan matrikula egiteko edota informazioa eskatzeko. Eskualdeko helduen eskolaren eskaintza honakoa da: hasierako ikaskuntzak, DBH titulua, gaztelania eta euskara.
Azpeitian, hasierako ikaskuntzak, DBH titulua eta gaztelania ikastaroak eskainiko dituzte, eta horietarako matrikula egiteko edota informazioa eskatzeko San Martin estratan dagoen ikastetxera jo behar da edota 943-81 22 03 telefono zenbakira deitu. Matrikula egiteko bulegoaren ordutegia honakoa da: gaur, urtarrilaren 22a, 15:00etatik 20:00etara eta urtarrilaren 23tik 30era 10:00etatik 13:00etara.